XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenik, laborategiko saiakuntzetatik gaur egun konbekzio zelula txikien izateari buruz (haundiak batera agertzen direnak) espekulatzen da.

Zelula hauek dimentsio berdineko (ekidimentsionalak) izango lirateke eta plakarteko fenomeno batzu azalduko lituzkete.

Adibidez ozeaniko irlak eta loturik dagoen puntu beroaren teoria.

Dena dela, beraien izateak oraindik experimental egiaztapena behar du.

ARIKETAK

1. Bidriozko garden ontzi batetan ura berotu eta likido barruan gertatzen diren mugimenduak azter itzazu.

Flotagai izan den elementuren bat eransten badiozu (zerrautsa edo antzekoren bat) eta agar-agar edo jelatina dela medio likidoa lodierazten baduzu azterketa errezagoa izango da.

2. Likido bat berotzen denean konbekzio korronteak agertuko ez balira eztabaida ezazu zer gertatuko litzateke.

Fisika klasean galde ezazu.

3. Zaila da ulertzea Lurraren manto bezelako materialak, solido kontsideratuak, isur daitekeela.

Denbora geologian funtzeko faktore bat da, honela, momentu batetan guztiz solidoak diren materialeek epe luzetan likido portaera izan dezakete.

Esperientzia erraz bat dela medio fenomeno hau uler daiteke.

Ontzi batetan ezko solidoa jar ezazu (hau da, ezko hotza) eta gainean berunezko bola bat, egun batzu pasa eta gero aztertu ea bolaren posizio aldatu den.

4. Konbekzio korronteak dituzten eguneroko adibidekin zerrenda bat egin ezazu.

5. Har itzazu bi botil berdinak, batetan ur beroa koloretsua adibidez merkrominazko tanta batzu eransten eta bestean inguruko tenperaturaren ura jarri.

Ur beroa duenaren ahoan kartulinezko txartel bat jar ezazu, buelta eman eta botilen bi ahoak txartela erdian, noski elkar ukitzen duten eran jar itzazu.